XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ahuntzak ia jan zuen inurria; baina inurria ile artean gorde zen; eta hanka muturretik belarriraino hasi zen pik eta pik; eta ahuntza ezin egonez saltaka.

Halako batean, zoratuta, lehiotik bere burua bota eta lurrean ZAPRASTI lehertu zen.

Orduan ahuntzaren sabeletik berehala irten ziren ama eta bi alabak.

Eta Maritxuri besarkada eman ondoren honela esan zuten: Nola ordainduko diogu Inurritxori, egin digun mesedea? - Zaku bat gari emango dizugu.

- Ez, ez gutxiago.

Nire errotan ez da hainbeste gari igotzen.

- Gari ale bat emango dizuegu orduan? - Bai, bai ale bat nahikoa dut.

Eta txuri, gorri, kikiriki...... ipuin hau egia baledi.......